Get a reply from this employer
Your resume and cover letter, tailored to exactly what they’re hiring for.
Asti Leku Ikastola Kooperatibak Zuzendari kudeatzailea bilatzen du kooperatiba hezkuntza proiektuaren garapena eta kudeaketa estrategikoaren dinamika gidatzeko.
Postu honek kooperatiba osoaren koordinazioa hartuko du, bai hezkuntza bai ekonomia-finantzak, langileak, herri harremanak eta erakunde publikoekin lankidetza uztartuz.
Asti Leku Ikastola Kooperatibak ibilbide sendoa du hezkuntza eremuan, eta euskararekin, ikasleen prestakuntza integralarekin eta balio kooperatiboekin konprometitutako proiektu propioa du. Langile hau behar du:
Zuzendari kudeatzailea
Kontseilu Errektorearen mende, kooperatiba ikastolaren kudeaketa orokorraz arduratuko da, eta plan estrategikoa eta kudeaketa plana bultzatu eta gauzatuko ditu, hezkuntza proiektuarekin eta balio kooperatiboekin bat etorrita.
Kooperatiba ikastolako arlo guztiak koordinatu eta gainbegiratuko ditu: hezkuntza, ekonomia eta finantzak, langileak, erosketak, mantentze lanak, zerbitzu orokorrak eta kirol zerbitzuak. Betiere, baliabideen kudeaketa eraginkorra eta etengabeko hobekuntza sustatuko ditu. Era berean, bere gain hartuko du ordezkaritza instituzionala, eta harremanak izango ditu bere jarduerari lotutako erakunde eta agenteekin.
Eskatzen da: goi mailako unibertsitate titulua; antzeko lanpostuetan egiaztatutako esperientzia izatea, bereziki aintzat hartuta hezkuntzaren eta kooperatiba kudeaketaren eremuan lortutakoa; ekonomiaren eta kudeaketa kontrolaren arloko ezagutza sendoak; euskaraz ondo-ondo jakitea; eta taldean lan egiteko eta pertsonak zuzentzeko gaitasuna.
Era berean, aintzat hartuko da ingelesez jakitea eta kalitate prozesuetan eta etengabeko hobekuntzan esperientzia izatea, bai eta administrazio publikoekiko solaskidetzan eta harremanetan esperientzia izatea ere.
Lanpostuak aukera ematen du hezkuntza proiektu kooperatibo baten kudeaketaren buru izateko. Postuaren erantzukizunarekin eta ezaugarriekin bat datorren ordainsari lehiakorra dakar.