TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, 2009an ireki zen. Museoa, dokumentazio zentroa, auditorioa, sormen egonaldiak eta hezkuntza-eskaintza biltzen ditu, irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten duen proiektu berezi batean. CIT-ek kudeaketaren barne jasota dago, 1967an sortutako eta onura publikokotzat aitortutako irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea dena, 50 urte baino gehiago daramatzana Tolosako kulturaren alde lanean.
TOPIC zuzenduko duen pertsonaren bila gabiltza: estrategia bultzatu, baliabideak kudeatu eta bederatzi lagunez osatutako taldea gidatuko duena, bost arlotan: pedagogia eta bitartekaritza, ekoizpena (ekitaldiak, espazioak eta alokairuak), museoa, artxiboa eta dokumentazioa, talde teknikoa eta denda.
Zer egingo duzu
- Estrategia:TOPIC-eko plan estrategikoaren gauzapena eta jarraipena gidatu eta beharrezko denean eguneratzea proposatzea eta emaitzen berri ematea.
- Kudeaketa ekonomikoa:arloaren eta proiektuen aurrekontua egitea eta haien gauzatzearen jarraipen ekonomikoa egitea.
- Finantzaketa:zentroaren diru-laguntzen eta hitzarmenen prestakuntza eta justifikatzea.
- Taldea:TOPIC-eko taldea bost lan-arloetan zuzentzea, koordinatzea eta laguntzea.
- Kultur jarduera:programazioa zuzentzea (erakusketak, arte eszenikoak, sormen egonaldiak eta Titirijai Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia), museoa, dokumentazioa eta hezkuntza- eta bitartekaritza-programak gainbegiratzea, eta artistekin, konpainiekin eta erakundeekin harremana izatea.
Zer behar dugu
- Unibertsitate-titulazioa.
- Kultura-kudeaketan 5 urteko esperientzia, horietatik gutxienez 2 diziplina anitzeko taldeak koordinatzen eta 2 museoetan, kultur zentroetan edo arte eszenikoen programazioan.
- Diru-laguntza publikoen eskaera eta justifikazioetan esperientzia.
- Planifikazioari eta aurrekontu-kudeaketari buruzko ezagutzak.
- Ekitaldietarako eta joan-etorrietarako prestutasuna, zentroaren egutegiaren arabera.
Balioetsiko da
- Kultura-kudeaketan, museologian, arte eszenikoetan, arte-historian edo antzeko arloetan prestakuntza.
- Txotxongiloen, marioneten eta arte eszenikoen munduaren ezagutza.
- Nazioarteko proiektuetan eta kultura-sareetan esperientzia.
- Komunikazioan, irisgarritasunean eta publikoen garapenean esperientzia.
- Lidergoa, komunikazioa eta negoziazioa, sentsibilitate artistiko, kultural eta soziala.
Zer eskaintzen dugu
- Kontratu mugagabea, lanaldi osoa, jardueren egutegiak eskatzen duen ordutegi-malgutasunarekin eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren arabera.
- Urteko 35.000-40.000 euro gordin (14 ordainsari), esperientziaren arabera.
- Nazioarteko ikuspegia duen proiektu berezi bat zuzentzea.
- Hasiera data: 2026ko azaroa.
CIT Tolosak aukera-berdintasuna bermatzen du hautaketa-prozesuan.