Ikuspegi teknikoa eta sormena duen pertsona bat bilatzen dugu Aplikazioen Ingeniaritzako gure taldearekin bat egiteko.
Fagor Arrasaten hazten jarraitzen dugu, eta gustatuko litzaiguke gure eskaintza komertzialetarako irtenbide teknikoak definitzeaz arduratuko den pertsona bat gure taldera batzea, Aplikazioen Ingeniaritzako Burutzaren koordinaziopean. Profil funtsezkoa da, analisi teknikoa, sormena eta salmenta-taldearekin lankidetza uztartzen dituena.
Zure eginkizuna izango da proiektu bakoitzerako ahalik eta irtenbide teknikorik onena proposatzea, prestazioak, kostuak eta arriskuak baloratuz, eta hori dokumentazio argi eta erabilgarrian islatzea: lay-out diseinua, ezaugarri teknikoak, kostuen zenbatespena eta abar.
Zer egingo duzu zure egunerokoan?