PAS - Técnico/a de Política Lingüística

Solo para miembros registrados
Bilbao
EUR 10.000 - 30.000
Descripción del empleo

Deustuko Unibertsitateak Hizkuntza Politikako teknikari bat sartu behar du Hizkuntza Politikarako Errektoreordetzaren egituran.

Lanak Unibertsitateko beste campus eta egoitza batzuetara joatea eskatzen du.

Hautatutako pertsonak kudeaketarako gaitasunak izango ditu, Deustuko Unibertsitatearen hizkuntza politika garatzen laguntzeko. Horrela, Hizkuntza Politikako errektoreordearen mende, lanpostuari lotutako eginkizun hauek izango ditu:

Lan teknikoak eta kudeaketakoak:

  • Hizkuntza Politikako Plan Gidariaren garapena koordinatzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea, oztopoak hautemanez eta konponbideak eta hobekuntzak proposatuz. Unibertsitatearen etorkizuneko hizkuntza politikako planen diagnostikoan eta prestaketan parte hartzea.
  • Ikasleei dagokienez: prestakuntza eskaintzarekin, matrikulazioarekin, argitalpenekin eta abarrekin lotutako hizkuntza datuen jarraipena egitea.
  • Langileei dagokienez: lanpostuen hizkuntza eskakizunen definizioan parte hartzea, hizkuntza egiaztapenaren jarraipena egitea, baita langileen prestakuntza beharren jarraipena ere. Halaber, fakultateekin koordinatuta, irakasleen hizkuntza laguntzaren beharren jarraipena egitea.
  • Eleaniztasunari buruzko datuen azterketa gidatzea, neurketaren helburuak eta adierazleak identifikatuz eta eguneratuz.

Parte-hartzea eta eleaniztasuna sustatzea:

  • Hizkuntza Politikako errektoreordeari kudeaketan eta bestelako zereginetan erantzuna ematea: bileretan parte hartzea, DU ordezkatzea ekitaldi edo bileretan, behar diren txostenak egitea, etab.
  • Unibertsitateko hizkuntza politikarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten batzordeetan parte hartzea.
  • Komunikazio elebiduneko eta hirueleduneko irizpideak eta ereduak prestatzen eta zabaltzen parte hartzea.
  • Unibertsitateko komunikazioetan hizkuntzen erabilera egokia zaintzea, unibertsitateko bizitzan euskararen eta ingelesaren erabilera bultzatzeko ekintzak sustatuz.
  • Beste erakunde eta instituzio batzuekin lankidetza harremanak izatea euskararekin eta eleaniztasunarekin lotutako alderdietan.

Zer eskaintzen dugun:

  • Berehala lanaldi osoan lanean hastea. Ordainsaria hautagaiaren prestakuntzaren eta esperientziaren araberakoa izango da.

Deustuko Unibertsitatean desgaitasunen bat duten pertsonen inklusioa babesten dugu. Horregatik bada, animatu zaitez eta islatu egoera hori zure hautagaitzan (% 33ko edo gehiagoko desgaitasun ziurtagiria).

Minimum Requirements:

  • Graduko goi-mailako prestakuntza edo lizentziatura. Hizkuntza normalizazioarekin edo kudeaketarekin zerikusia duten arloetan izandako prestakuntza akademikoa edo esperientzia profesionala baloratuko da.
  • Euskara eta ingelesa jakitea (gutxienez C1 maila, hobe C2 maila).
  • Pertsona ohituta egon beharko da tresna informatikoekin lan egitera, eta ezinbestekoa izango da Excel maila aurreratua izatea. Datuak aztertzen eta kudeatzen izandako esperientzia baloratuko dugu.
  • Ekimena, autonomia eta planifikatzeko eta antolatzeko gaitasuna duen pertsona batengan pentsatzen dugu. Era berean, garrantzitsuak dira taldean lan egiteko eta lanean komunitate zentzua emateko trebetasunak. Deustuko Unibertsitatearen nortasunera eta misiora egokitzeko eta identifikatzeko gaitasuna baloratuko da.